ELEKTRIKARIA KONTRATATZEKO onartu eta baztertuen zerrenda eta azterketa data ezartzea
2026ko martxoaren 30eko 110/2026 Alkatetza Ebazpenaren bidez, txandako kontratua egingo zaion langilea aukeratzeko prozesuaren deialdia eta oinarriak onartu eta epaimahaia izendatu zen.
Kurrikuluak aurkezteko epea bukatu ondoren, 2026ko apirilaren 20an epaimahaia bildu da eta erabaki du:
- Lanpostuaren deskripzioan jasotako ezaugarriak kontuan hartuz eta jasotako kurrikuluak aztertu ondoren onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda osatzea:
|
BEHIN-BEHINEKO ONARTUTAKOEN ZERRENDA |
BAZTERTUTAKOEN ZERRENDA |
|
|
- Azterketaren egitura nagusi:
Lanarekin lotura zuzena duten kontzeptuen azterketa prestatzea. Bi fase izango ditu: teorikoa bata eta praktikoa bestea. Teorikoaren balioa izango da, azken notaren %50a. Praktikoarena, aldiz, azken notaren %50a.
Fase teorikoan, test erakoa eta “Reglamento Técnico de Baja Tensión” delakoa, paperezko euskarrian, erabiliko ahalko da galdetegia prestatzeko.
Fase praktikoari dagokionez, laneko ohiko eginbeharretan oinarrituko da, panel batzuk prestatuko dira, hautagaiek oso ohiko elementu batzuren muntaketa egin dezaten.
- Azterketa data:
2026ko apirilaren 24an goizeko 9:00etan, pleno aretoan.
Teorikoa egingo da lehenengo, ordu beteko epearekin. Ondoren, froga praktikoa egingo da.
- Hautagaiek, Lanbideko kurrikuluan adierazitako ikasketak, lan esperientzia, hizkuntzak eta gainerakoak egiaztatzen dituzten agiriak ekarri beharko dituzte azterketara.