Ekonomatoak telazko maskarillak erosteko aukera eman du

EKONOMATOko lagunen artean TELAZKO MASKARILLAK eskatzeko proposamena luzatu dute, «behin erabili eta botatzeko aukera ez baitzaigu jasangarria iruditu».

Aramaixoko herritar guztiei luzatu nahi die ESKAERA EGITEKO gonbidapena

Prezio estimatua: maskarilla bakoitzak 2,60 € + bidalketa gastuak

(Hala ere, eskaera bateratua eginez, prezioa jaisteko aukera dago)

Interesatzen zaizu? Egin erreserba: aramailurkt@gmail.com

Azken eguna: apirilak 26

  • Helduak: zenbat?

  • Umeak: zenbat?

    EZAUGARRIAK

  • Telazko maskarillak dira, garbitu daitezkeenak.

  • Kontuan hartu behar da telazkoak direla, gainerakoak erabiltzailearengandik babesten dituztenak, baina erabiltzailea babesten ez dutenak. (Alegia, nik inor ez dut kutsatuko, baina beste batek ni kutsatu nazake)

  • Portugaleko Gobernuak adibidez onartuta dauzka, eta erabilera sustatzen dute. DGS zertifikazioa dute, Portugalgo osasun departamentuarena.

  • Helduentzako eta umeentzako (6 urtetik aurrerakoentzako; 17.5 cm x 15.7 cm) modeloak daude.

  • Gutxienez egunean bi erabiltzea gomendatzen dute. Gomendio zorrotzagoen arabera, 2 orduan behin aldatzea komeni da. Erabileraren araberakoa ere bada hori.

Albiste gehiago →