Ekiola proiektuari buruzko argibideak astearteetan

Arabako Foru Aldundiak Ekiola proiektua jarri du martxan. Energia Aldaketarako Europako Estrategia eta Euskal Energia Trantsizioa bultzatzeko helburuz sortutako egitasmoa da.

Zalantzei erantzuteko eta interesdunei argibideak emateko ekainaren 17ra arte, astearteetan, Aramaioko udaletxean egongo dira. Aramaion ez dauden egunetan Kuadrillako gainontzeko udaletxeetan egongo dira, eta edozein udaletxetara hurbildu ahal izango dira interesa dutenak.

Ekiola kooperatibak herritarren ahalduntzean oinarritzen da kontsumorako energia berriztagarriak sortu eta kudeatu ditzaten, kontsumitzaile aktibo zein energia-komunitate izeneko figura berrien bidez.

Informazio zabalagoa.