Ekintzaileei laguntzeko deialdia ireki da

Langabezian egonda, negozio ideia bat izanez gero, Lanbidek laguntzak eskaintzen ditu ideia garatzeko eta martxan jartzeko.

Aramaioko eskaerak Gorbeialdeko Kuadrillan jasotzeko aukera dago, erakunde laguntzailea baita.
Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plaza
mugatuak daude:

  • 1) Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa ideia garatzen laguntzeko. Plaza kopurua: 6.
  • 2) Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei. Plaza kopurua: 4.

Laguntza teknikoaz gain, ekintzaileek DIRU-LAGUNTZA jasoko dute.
Honako herriren batean bizi bazara: Aramaion, Arratzua-Ubarraundian, Legution,
Urkabustaizen, Zigoitin, Zuian edo Otxandion, edo udalerri horietan garatzeko
proiektua baduzu, Gorbeialdeko Kuadrillara deitu.

Izena emateko epea 2020ko otsailaren 6an bukatzen da.

Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko:
GORBEIALDEKO KUADRILLA
Udaletxe Plaza 1, 2. Ezk,. Murgia.
945 430167 / ekonomia@gorbeialdea.eus (Oihanaz galdetu)

 

Albiste gehiago →