Ekintza batzuk berrezarriko dira aste honetan
Pandemiak eragin dituen azken datuak ezagutu ondoren, gaur Osasun sailak argitaratu dituenak, Aramaio udalerri gorrien zerrendan sartu da. Hori dela eta, bihartik aurrera, ostalaritzak ateak itxiko ditu eta jarduera fisikoa eta kirola, honako baldintzetan egin ahal izango da:
Horrez gain, Aramaioko udalak pasa den astean hartu zuen udal eraikin gehienak ixteko erabakia dela eta, gaur bertan egin du bilera neurriak eguneratzeko. Testuinguru honetan, datuak oraindik ez dira onak baina eskola komunitatean fokalizatu dira.
Hori dela eta, fokoa mugatuta dela kontuan hartuta, itxitako udal eraikin hauek irekiko dira, baldintza hauetan:
- Kultura etxean. Liburutegiak irekita jarraituko du, mailegu zerbitzuarekin bakarrik. Ludoteka itxita egongo da. Gainerako klase eta ekintzetatik, 12 urtetik gorakoentzat bakarrik jarriko dira martxan.
- Kiroldegia. Zona gorrian gaudenez, baimenduta daudenak eta 12 urtetik gorakoentzat bakarrik jarriko dira martxan.
- Musika etxea. 12 urtetik gorakoentzat bakarrik jarriko dira martxan.
- Entsegu lokala. Momentuko araudiaren arabera, jarduera profesional edo semiprofesionalak bakarrik daude baimenduta. Hauek martxan jarri ahal izango dira gaurtik aurrera.
Udalak ostiralean berraztertuko ditu berriro asteko datuak eta berari dagozkion erabakiak eguneratuko ditu.