Eguzkierripan eta Gantzagan buzoi komunitarioak jarri dira

Eguzkierripa eta Gantzagan buzoi komunitarioak jarri dira abendu hasieran. Udalak auzoetan buzoi hauek jartzea aspaldi izan du gogoan, eta Eguzkierripa auzokoek buzoiak jartzea eskatu zutenean, Gantzagarekin batera, proiektu pilotu bezala martxan jarri zen ekimen hau.

Correos-ekin egoten ziren tirabirak saihestu eta Udalaren banaketa ere egitea erraztu du buzoi hauek jartzeak. Hala, Udalak gainontzeko auzoekin ere hitz egingo du aukera hori zabaltzeko. Eta horri itxaron gabe auzoek eskaera zuzena ere egin dezakete zentzu horretan.