Eguneko Zentroko erabiltzaileek jaso dute txertoa

Atzo jaso zuten Aramaioko Eguneko Zentroko sei erabiltzailek Pfizer etxeko Covid-19aren aurkako txertoa.

Zortzi erabiltzaile dira guztia. Erabiltzaile batek aurretik jaso zuen Arrasateko anbulategian, eta zortzigarrenak oraintsu pasatu duenez koronabisura, ez diote txertorik jarri.

Normaltasunez joan zen prozesua eta bigarren dosia noiz jasoko duten ere badakite: apirilaren 8an, zentroan bertan.

Horrez gain, zentroaren arduradunak ere aurrez txertatuta daude. Astra Zeneca etxekoa jaso zuten Karmele, Nekane eta Jonek.

 

Albiste gehiago