Eguneko zentroa plazen %100arekin astelehenetik aurrera
Ekainaren 15ean ireki zituen bere ateak Aramaioko eguneko zentroak plazen %50arekin, hau da, aldi berean lau erabiltzaile bakarrik elkartu dira. Neurri hauek 15 egunetan mantendu dira eta egoera aztertu ondoren kopurua handituko da astelehenetik aurrera.
Erabiltzaileei eta hauen senideei eskatu zaie arau hauek kontuan izatea:
- Erabiltzaile batek COVID-19arekin bateragarria den edozein sintoma duela uste badu, edota berarekin hartu-eman zuzena izan duen familiar edota bere inguruko pertsona batek positibo eman badu, EALZko langileei abisatu, etxean geratu eta osasun zerbitzuek esandakoa egin beharko du.
- Osasun agintaritzak emandako higiene-jokabideen jarraibideak, etxean ere mantentzea gomendatzen da.
- Etxetik zentrora irten aurretik, tenperatura-kontrol bat egin eta egiaztatu tenperatura ez dela 37,2ºC-tik gorakoa.
- Oraindik ezin da senide eta/edo lagunen kanpoko bisitak.
Zentroko langileek ere osasun-agintaritzak emandako higiene jokabideen jarraibideak beteko dituzte.