Eguneko zentroa itxita baina aktibo dago

Eguneko zentroak pasa den martxoaren 13an itxi zituen bere ateak, nahiz eta barruan lanean jarraitu duten.

«Ordutik kontaktuan jarraitu dugu zentroaren erabiltzaileekin. Momentu honetan zortzi pertsona dira eta guztiekin hitz egin dugu hilabete hauetan. Hasieran, ezin ginenean etxetik irten, telefonoz eta gero kalean. Baserri kanpoaldean edo Ibargoiako plazatxoan elkartu gara beraiekin» azaltzen dute Nekane eta Karmele, zentroaren arduradunak.

40027c96-aa90-4a3d-b5af-9193edfb90a2 ed020e98-28a9-4f35-b21d-e714892e1370

Helburua: animoak igo eta aktibo mantentzea

Zortzi pertsona hauen egoera ez da berdina izan hilabete hauetan eta batzuk beste batzuk baino okerrago pasatu dute konfinamendua. «Egia esan, batzuk animoz baju egon dira momentu batzuetan eta gure lana animoak ematea eta konfiantza helaraztea izan da».

Horrez gain, egunak luze joan dira batzuentzat eta ordu asko izan dituzte betetzeko. Horregatik, material ezberdina banatzen zaie, asteroko etxeko lanak programatzen zaie eta horrela aktibo mantentzen dira.

Aurrera begira, zer?

«Ez da erraza aurrera begira zer gertatuko den jakitea. Gu hasieratik egon gara udal teknikari eta arduradunekin koordinatuta eta espero dugu ekainean bertan irekitzea zentroa. Ezin da ziurtatu, horren aurretik lan batzuk egin behar ditugu eta: tokia prestatu, protokoloa definitu…» aipatu dute.

Albiste gehiago →