Eguneko zentroa astelehenean irekiko da, osasun neurriak bermatuta

Ekainaren 15ean irekiko ditu bere ateak Aramaioko eguneko zentroak eta bertan elkartuko dira hilabete hauetan etxean egon diren erabiltzaileak. Baina, ez dira guztiak batera elkartuko, izan ere deseskaladaren arauak errespetatuta, protokolo berezia definitu dute.

Protokoloaren arabera, plazen %50arekin hasiko dira, eta aldi berean lau erabiltzaile bakarrik elkartuko dira. Txandaka joango dira zentrora, beraz, guztiei aukera berdina emateko.

Neurri hauek 15 egunetan mantenduko dira eta ondoren aztertuko da berdin jarraitu edo kopurua handitu.

Baldintza hauek guztiak partekatu dira familia guztiekin. Horretarako, bilera egin dute astean bertan eta guztiei banatu zaie protokoloa.

Besteak beste, erabiltzaileen senideei eskatu zaie arau hauek kontuan izatea:

  • Erabiltzaile batek COVID-19arekin bateragarria den edozein sintoma duela uste badu, edota berarekin hartu-eman zuzena izan duen familiar edota bere inguruko pertsona batek positibo eman badu, EALZko langileei abisatu, etxean geratu eta osasun zerbitzuek esandakoa egin beharko du.
  • Osasun agintaritzak emandako higiene-jokabideen jarraibideak, etxean ere mantentzea gomendatzen da.
  • Etxetik zentrora irten aurretik, tenperatura-kontrol bat egin eta egiaztatu tenperatura ez dela 37,2ºC-tik gorakoa.
  • Lehen fase honetan ezin da senide eta/edo lagunen kanpoko bisitak.

Zentroko langileek ere osasun-agintaritzak emandako higiene jokabideen jarraibideak beteko dituzte: kirurgia maskara erabili, eskularriak, eskuak sarritan garbitu, zentroa aireztatu, desinfektatu…

 

Albiste gehiago →