Egunean Behin: Suitza Txikia taldeko irabazleak

Martxoan zehar izan da aktibatuta Suitza Txikia taldeko lehiaketa. Horrela, martxoaren 2tik 29ra bitartean izan den lehiaketa hartu da kontuan eta horren arabera emango da lehendabiziko saria.

    • Lehen postuan geratu da Xanti, eta lau astetan lortu dituen puntuak 2.050,38 izan dira. Lortu duen saria: herriko produktuekin otarra.
    • Gainerako partaideen artean zozketa egin dugu. Horren arabera sarituak suertatu dira, sailkapen orokorreko 14 eta 125 postuetan daudenak: AitorArti eta Luna. Bakoitzak gazta bat eskuratuko du.
    • Sari banaketa: irabazleekin harremanetan jarriko gara sariaren banaketa nola gauzatu dezakegun ikusteko. Zorionak!!

Aipagarria da parte hartzaile kopurua, izan ere 151 pertsona animatu dira parte hartzera. Mila esker animatu zareten guztioi eta kontuan izan oraindik ere Egunean Behin lehiaketa martxan dagoela, nahiz eta mekanismoa aldatu den. Orain Berrogeialdiko astean zehar eguneko lehiaketa jokatzen da eguneko txapelketa zuzenean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Animatu eta segi parte hartzen!

Albiste gehiago →