Egunean Behin: Suitza Txikia taldean jokatzea sarituko da

egunean behin

Pasa den otsailaren 6an sortu zen Suitza Txikia taldea eta dagoeneko 93 partaide ditu. Animatu eta parte hartu! Laster sariak banatuko ditugu.

Egunean Behin jokoko «Suitza txikia» taldean parte hartu nahi?
https://eguneanbehin.app.link/dzhJOwgg13

Giltza: B81957

Oharra: Edozein modutan, Egunean Behin mugikor edo tabletetan erabiltzeko aplikazioa da, ez dago prest ordenagailu batean erabiltzeko.

Zer da Egunean Behin? Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Egunean behin partida bakarra jokatzeko aukera izango da. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto!

Aramaion be izango dira sariak

Hirugarren denboraldia otsailaren 3an hasi zen eta martxoaren 29an bukatuko da. Ondoren, Aste Santuak eta gero hasiko da laugarrena.

Nork parte har dezake?

Aramaiokoa edota Aramaiorekin lotura zuzena duen edonor.

Aramaioko partaidetza sustatzeko, sariak ere izango dira, honako irizpideen arabera:

  • Martxoaren 2tik martxoaren 29ra bitarteko sailkapena hartuko da kontuan.
  • Sarituak izango dira:
    • Lehen postuan geratzen dena. Saria: herriko produktuekin otarra.
    • Gainerako partaideen artean zozketa egingo da. Bi sari banatuko dira: bakoitzak gazta bat eskuratuko du.
  • Saridunen izenak (Egunean behineko izena), Aramaioko udalaren webgunean publikatuko dira martxoaren 30ean.
  • Sariak udaletxean jasotzeko epea: apirilak 8 arte.

Joko orokorrari buruzko informazioa: https://www.codesyntax.com/eu/bloga/egunean-behin-3-denboraldia

Albiste gehiago →