Egunean behin: parte hartu «Aramaixon euskeraz» taldean

Dagoeneko hasi da Egunean Behin lehiaketako denboraldi berria eta Aramaioko taldea ere gehituko da ekimenera, «Aramaixon euskeraz» izeneko taldearekin.

«Aramaixon euskeraz» izeneko taldea martxan da eta aukera duzu parte hartzeko. Bi epe zehaztu dira eta horietan jasoko den sailkapena hartuko da kontuan sariak banatzeko ere:

  • urriak 5 – azaroak 1
  • azaroak 2 – azaroak 29

Lehiaketa hau Euskaraldiaren barruan kokatzen eta sariak ere zerikusia izango dute Euskaraldiarekin. Hala nola aukera izango da Euskaraldiko lanpasak, amantalak irabazteko eta horrez gain, herriko gazta edota herriko jatetxe batean jatordua ere irabazteko aukera dago.

Animatu eta parte hartu!!!

Kontsultatu baldintzak:

 

Albiste gehiago →