Egituratzailea eta konposta biltzen den gunean kalteak egin dira

Frontoi atzeko gune honetan kalteak egin dituzte asteburuan. Egituratzailea eta konposta egiteko materiala biltzen da bertan, kaxoi desberdinetan. Panpa argentinar sakuak utzi dira konposta dagoen tokian, eta horrez gain, egituratzailearen kaxan arramak, sakuak eta kojin bat apurtuta eta desengida. Kaxoiak banatzen duen sarea ere guztiz apurtuta agertu da.

Baina ez da asteburuan egon den gertaera bakarra. Izan ere, udaletxe azpiko buzoi batzuk apurtuta agertu dira. Buzoi hauek herritarrenak dira eta bertan jasotzen dute korrespondentzia pertsonala. Ez da lehen aldia hondatuta agertu direla.

Aramaioko Udalak indartsu salatu nahi ditu ekintza horiek, eta guztion ondarea den hori errespetatzeko deia egiten du. Guztion erantzukizuna delako errespetatzea eta errespetaraztea.

Albiste gehiago →