EGA prestatzeko ikastaroa: izenematea zabalik
EGA ateratzeko asmoa eta azterketa prestatzeko interesa duen edonork izango du ikastaroan parte hartzeko aukera. Taldea sortzen bada, Aramaion bertan eskainiko da ikastaroa.
Izena emateko: deitu udaletxera (945445016) edo idatzi mezu bat email honetara: euskara@aramaio.eus
Ikastaroaren helburua izango da EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) edo bere parekoa den euskarazko C1 gaitasun-maila lortzeko formakuntza eskaintzea.
Taldearen arabera zehaztuko da egutegia.