Edurne Ormaetxea Arriaranek ederto hasi du denboraldia

Lokatza taldeko neskak. Edurne lehena ezkerretik.

Lokatza Ziklismo Eskolako kidea da Edurne eta domeka honetan Beasainen, Espainiako kopako lehen lasterketan hartuko dute parte, kadete mailan.

Edurnek, bigarren urtea du kadete mailan eta iaz izandako esperientzia positiboa eta gero, «gogotsu» dago.

Domekara begira, kadete mailako neskek, 09:00tan izango dute irteera eta Beasainetik Alegirako joan etorria egin beharko dute. Sprinta espero da, baina, kadete mailako txirrindularien lasterketak, sorpresak eman ohi dituzte. 10:30ean gazte mailako txirrindularien ordua izango da eta horiek 57 kilometroko ibilbidea burutu beharko dute. Lehendabizi Alegiarako joan etorria eta azken kilometroetan, bata bestearen atzetik kateatuz, Lierniko eta Olaberriko gain puntuagarriak, helmugatik sei kilometro eskasera.

Beasainekoa ez da Espainiako Kopan lehiatuko diren lasterketa bakarra. Iaz egin zuten bezala, Euskal Herritik kanpo ere lehiatuko dira. Noja, Valladolid eta Valentzian, Beasain, Balmaseda eta Lizarraz gain. Lasterketa hauetan, txirrindulari onenen aurka lehiatzeko aukera daukate eta etorkizunerako esperientzia berriak bizi.

 

Albiste gehiago