Domekan Santikurtzera Gurasolagunekin

10:30ean jarri dute hitzordua San Kristobalen. Bertatik Orixol aldera abiatuko dira, Santikurtzera, hain zuzen. Gurasolagun ekimenaren baitan 2023an antolatzen den lehen mendi irteera izango da asteburu honetakoa. Informazio gehiago gorbeialdea@mintzalaguna.eus posta helbidean edo 650 26 67 44 (Unai) telefonoan.

Gurasolagunak familian euskaraz aritzen diren taldeak dira, eta hilero antolatzen dute Gorbeialdea ezagutzeko irteera bat.