Dirulaguntza desgaitasun egoera aitortuta dutenentzat

Deialdiaren arabera, honako hauek dira diru-laguntza jaso ahal izango duten laguntzak (2025eko irailaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitartean erositakoak edo gauzatutakoak, eta aurreko deialdietan dirulaguntzarik jaso ez badute):

  1. Oztopo arkitektonikoak kentzeko laguntzak eta ohiko etxebizitzan irisgarritasuna hobetzeko laguntzak.
  2. Etxeko jarduerak egiten laguntzeko produktuak.
  3. Zaintza eta babes pertsonalean laguntzeko produktuak.
  4. Komunikazioan eta informazioan laguntzeko produktuak.
  5. Mugikortasun pertsonalean laguntzeko produtuak eta lekualdatzeko gaitasuna handitzeko laguntzak.

 

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ETA TOKIA

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko irailaren 15ean amaituko da.

Argibide gehiago nahi izanez gero, udaletxeko gizarte langilearen bulegora jo dezakezu.

Testua elebitan

Albiste gehiago →