Diru-laguntzak: Gizarte zerbitzuetatik bi deialdi

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak bi diru-laguntza deialdi publikatu ditu abuztuan eta irailean bukatuko dira epeak.

Hauek dira xehetasunak:

  • Elkarte eta fundazioei zuzenduta: landa eremuetako adinekoen gizarte sustapena helburu duten programak eta jarduerak garatzen laguntzeko.

Eskaerak egiteko epea: irailaren 14a.

Oinarriak

  • Ezintasun egoera onartuta duten pertsonei zuzenduta: etxebizitzan hainbat hobekuntza garatzeko laguntzak.

Eskaerak egiteko epea: irailaren 15a.

Oinarriak 

Bi kasuetan, diru-laguntzak eskatzeko modua: udaletxeko gizarte langilearen bitartez tramitatu beharko da. Horretarako txanda hartu behar da udaletxean.

 

Albiste gehiago