Diru-laguntzak: euskara bultzatzen duten elkarteei
Azken urteotan bezala, Aramaioko udalak laguntza bereziak eman dizkie euskararen alde lana egiten duten elkarte edota ekimenei. Horrela, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Herri Urrats ekimenei 500 euronako laguntza eman zaie. Eta horrez gain, Kontseilua eta Behatokia entitateei ere beste 500 euronako laguntza ematea onartu da.
Modu honetan, Aramaioko udalak euskararen alde egiten lana aitortu nahi die.