Diru-laguntza deialdia: desgaitasun egoera eta garapen-arazoak dituztenentzat
Laguntza ekonomikoen deialdi publikoa da, desgaitasun egoera aitoruta duten pertsonentzat eta garapen arazoak dituzten 0-6 urte bitarteko adingabeentzat.
Deialdiaren arabera, honako hauek dira diru-laguntza jaso ahal izango duten laguntzak (2021eko irailaren 16tik 2022ko abenduaren 30era, bi egunak barne, erositakoak edo gauzatutakoak, eta aurreko deialdietan diru-laguntzarik jaso ez badute):
- Ohiko etxebizitzan irisgarritasuna hobetzeko laguntzak.
- Etxeko jarduerak egiten laguntzeko produktuak.
- Zaintza eta babes pertsonalean laguntzeko produktuak.
- Komunikazioan eta informazioan laguntzeko produktuak.
- Mugikortasun pertsonalean laguntzeko produktuak eta lekualdatzeko gaitasuna handitzeko laguntzak.
- Laguntza espezializatua (2021eko irailaren 16tik 2022ko azaroaren 30era egindakoak, bi egunak barne).
- Bestelako laguntza bereziak eta osagarriak.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ETA TOKIA:
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko irailaren 15ean amaituko da.
Argibide gehiago nahi izanez gero, udaletxeko gizarte langilearen bulegora jo dezakezue.