Diputazioko garraio diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da
Unibertsitateko eta unibertsitatetik kanpoko gazte ikasleei diru-laguntzak emateko deialdiak argitaratu da.
Eskabideak 2025eko ekainaren 14tik 30era bitartean aurkezku behar dira.

Unibertsitateko ikasleak:
Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan https://e-s.araba.eus; horretarako, eskatzaileek sartzeko ziurtagiri digitala izan beharko dute aldez aurretik (Bakq)
Era berean, salbuespen gisa, eskatzailea ezin bada Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan sartu, pertsonalki edo behar bezala egiaztatutako ordezkari baten bidez aurkeztu ahal izango
ditu eskaera eta dokumentazioa, Gazteriaren Foru Erakundeak Vitoria-Gasteizko Jesusen Zerbitzarien kaleko 5. zenbakian dituen bulegoetan, 12:00etatik 14:00etara. Kasu horretan, NANaren
kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko da.
Unibertsitatetik kanpoko ikasleak: