Diputazioak kultura bonoak atera ditu
2020-12-22
Kultura eta Kirol Sailak 55.000 € bideratu ditu deskontu bonu gisa funtzionatuko duten kultura bonuetarako. Atxikitako establezimenduetan erostean deskontua eskatuko da eta momentuan aplikatuko da.
Bonuak eskuratzeko, erabiltzailearen NANa aplikazioan sartu beharko da, baimendutako bonuen kopurua ez dela gainditu egiaztatzeko. Esteka honetan kontsulta dezakezu araudi osoa.
Guztira, kultura bonuen kopurua, tipologiaren arabera, honako hau izango da:
BONU MOTA | BONUEN DESKONTUA | GUTXIENEKO DESKONTUA | BONU KOPURUA |
Euskarazko kultura ondasunak | 10 € | 20 € | 1.650 |
Hizkuntza guztietako kultura ondasunak (euskaraz izan ezik) | 10 € | 30 € | 1.650 |
Euskarazko kultura zerbitzuak | 20 € | 40 € | 575 |
Hizkuntza guztietako kultura zerbitzuak (euskaraz izan ezik) | 15 € | 40 € | 700 |
GUZTIRA | 4.575 |
Bonuak 2020ko abenduaren 17tik 2021eko maiatzaren 31 arte erabil daitezke.