Arabako Foru Aldundiaren errepide batzuetan lan ezberdinak egiten ari dira egunotan. Nahiz eta Aramaioko Udalak ez duen informazio zehatza jaso, hauek dira aurreikusten diren lanak:
–  Azkoagako bidien, konponketa ezberdinak.
– Kaletik Etxaguen auzora doan bidean, deposito zaharraren inguruan, lanean ari dira eta bide mozketa txikiak egiten ari dira, txandaka pasatzeko.
– Uribarriko bidean ere konponketa batzuk egingo dituzte hurrengo egunetan eta litekeena da kotxeek txandaka pasatu behar izatea.

Albiste gehiago →