Desgaitasuna duten pertsonentzat diru-laguntzak
Diru-laguntza deialdi hau honako pertsona hauei dago zuzendua: desgaitasun egoera aitortuta duten pertsonentzat eta garapen nahasmenduak dituzten 0-6 urte bitarteko adingabeentzat.
Deialdiaren arabera, honako hauek dira diru-laguntza jaso ahal izango duten laguntzak (2020ko irailaren 16tik 2021eko abenduaren 30era, bi egunak barne, erositakoak edo gauzatutakoak, eta aurreko deialdietan dirulaguntzarik jaso ez badute):
- Ohiko etxebizitzan irisgarritasuna hobetzeko laguntzak.
- Etxeko jarduerak egiten laguntzeko produktuak.
- Zaintza eta babes pertsonalean laguntzeko produktuak.
- Komunikazioan eta informazioan laguntzeko produktuak.
- Mugikortasun pertsonalean laguntzeko produtuak eta lekualdatzeko gaitasuna handitzeko laguntzak.
- Laguntza espezializatua (2020ko irailaren 16tik 2021eko azaroaren 30era egindakoak, bi egunak barne).
- Bestelako laguntza bereziak eta osagarriak.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ETA TOKIA
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko irailaren 15ean amaituko da.
Argibide gehiago nahi izanez gero, udaletxeko gizarte langilearen bulegora jo dezakezue.