Desgaitasuna duten haur eta gazteentzako aisialdi/atseden programak

Aisialdi programa abuztuaren lehen hamabostaldian egingo da, Barriako aterpetxean. Eta atseden programa, maiatza eta urria artean, Barria eta Espejoko aterpetxeetan. Hauek dira bakoitzaren baldintza eta ezaugarriak:

DESGAITASUNA DUTEN HAUR ETA GAZTEENTZAKO AISIALDI PROGRAMA

BALDINTZAK:

  • 7 eta 30 urte bitartean izatea.
  • Mendekotasun egoeraren aitortza izatea.
  • Ezgaitasun egoeraren aitortza izatea.
  • Osasun laguntzaren beharrak ez gainditzea kontratatuko profesionalen prestakuntza akademikoagatik eman daitezkeen zaintzak.

Plazak lehentasun-irizpide hauen arabera esleituko dira:

  • Mendekotasun handiagoa izatea
  • Mendekotasun-maila bakoitzaren barruan, desgaitasun-ehuneko handiagoa izatea
  • Gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonentzako tokiak

Aisialdi programak 122,44 euroko koordainketa du erabiltzaileko aste bakoitzean. Arabako Foru Aldundiak ordainduko ditu gainerako gastuak (ostatua, pentsio osoa, begiraleak, garraioa eta jarduerak). Eskabideak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 31n, 14:00etan, amaituko da..

Informazio gehiago behar izanez gero udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura joan zaitezke.

DESGAITASUNA DUTEN HAUR ETA GAZTEENTZAKO ATSEDEN PROGRAMA

BALDINTZAK:

  • 7 eta 30 urte bitartean izatea.
  • Mendekotasun egoeraren aitortza izatea.
  • Ezgaitasun egoeraren aitortza izatea.
  • Osasun laguntzaren beharrak ez gainditzea kontratatuko profesionalen prestakuntza akademikoagatik eman daitezkeen zaintzak.

Familia bakoitzak 3 asteburu eskatu ahal izango ditu gehienez. Plazak lehentasun-irizpide hauen arabera esleituko dira:

  • Mendekotasun handiagoa izatea
  • Mendekotasun-maila bakoitzaren barruan, desgaitasun-ehuneko handiagoa izatea
  • Gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonentzako tokiak

Atseden programak 51 euroko koordainketa du erabiltzaileko asteburu bakoitzean. Hala ere, familiakoak zaintzeko prestazio ekonomikoa jasotzen duten parte hartzaileek parte hartu ahal izango dute haren kostua ordaindu behar behar gabe, gehienez ere 15 egun.

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko apirilaren  5ean amaituko da.

Informazio gehiago behar izanez gero udaletxeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura joan zaitezke.

Albiste gehiago →