Desgaitasuna duten haur eta gazteentzako aisialdi programa

Aisialdi programa astebeteko bi txandatan garatuko da, uztailaren 30etik abuztuaren 5era 7 eta 17 urte bitarteko pertsonak eta abuztuaren 6tik 12ra 18 eta 30 urte bitartekoak.

BALDINTZAK:

  •  7 eta 30 urte bitartean izatea.
  • Mendekotasun egoeraren aitortza izatea.
  • Ezgaitasun egoeraren aitortza izatea.
  • Osasun laguntzaren beharrak ez gainditzea kontratatuko profesionalen prestakuntza akademikoagatik eman daitezkeen zaintzak.

Plazak lehentasun-irizpide hauen arabera esleituko dira:

  • Mendekotasun handiagoa izatea
  • Mendekotasun-maila bakoitzaren barruan, desgaitasun-ehuneko handiagoa izatea
  • Gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonentzako tokiak

Aisialdi programak 135,30 euroko koordainketa du erabiltzaileko aste bakoitzean.

Arabako Foru Aldundiak ordainduko ditu gainerako gastuak (ostatua, pentsio osoa, begiraleak, garraioa eta jarduerak).

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren  29an, 14:00etan, amaituko da.

Informazio gehiago behar izanez gero zuen udaletxeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura joan zaitezkete.

Albiste gehiago →