Desfibriladorea jarri da Aramaion
Azken hilabeteotan gauzatu den proiektua da, eta berari buruzko formazio saio ezberdinak eman dira herrian, udaletxean eta aurrerago baita eskolan be emango dira.
Anbulategiaren kanpo aldean kokatu da eta larrialdi kasuetan, edonork erabili ahal izango du. Erabilera erraza da.
Zein kasutan erabili ahal izango da?
Norbait konzientzia gabe dagoenean, hitz egin eta kasurik egiten ez duenean, arnarik ez duenean hartzen, eta bihotz-biriken gelditzea erakusten duenean erabili behar da.
Kasu horretan, 112 telefonora abixatu, eta kanpoko kutxatik atera desfibriladorea. Jarraian, aparatuak berak dituen argibideak jarraitu beharko dira. Gainera, ahots batek esango digu zer egin momentu bakoitzean.