Dekretu berria: abenduak 28
LABIk atzo egindako bileran dekretu berria onartu zuen, eta gaurtik urtarrilaren 28ra bitarte indarrean egongo diren neurriak, alegia.
Neurriak:
- Jarduera guztiak 01:00etan bukatuko dira.
- Edukiera %60koa izango da barnealdeetan.
- Ekitaldietan hauek izango dira edukiera orokorrak: gehienez 600 pertsona barrualdean eta 800 kanpoaldean.
- Ostalaritzan, jatetxeetan, gaueko aisialdian, txokoetan eta gazteen lonjetan debekatuta dago zutik kontsumitzea. Bestetik, mahai bakoitzeko gehienez 10 pertsona elkartu ahal izango dira.
- Barruko kiroletan, gehienez 10 laguneko taldeak onartuko dira. Aldagelek %50aren edukiera izango dute.
- Urtarrilaren 1ean eta 6an, establezimenduak ezin izango dira 08:00ak baino lehen zabaldu.
- Urtezahar, Urteberri eta Erregeetako afarietan eta bazkarietan, hamar pertsona baino gehiago ez elkartzea gomendatzen da.
Osorik irakurtzeko: Dekretua-abenduak 28