Deialdia: Taxi zerbitzua mugikortasun arazoak dituztenentzat

Urteko laguntzen deialdia atera da mugitzeko arazoak dituzten pertsonek taxia garraiobide alternatibo gisa erabili ahal izan dezaten. Eskaerak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31n amaituko da.

Onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Gutxienez 12 urte izatea.
  • Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez urtebetez jarraian eta eskabidea egin baino lehenagokoan.
  • Ohiko etxebizitzatik kanpora joan-etorriak egiteko ezinduta ez egotea.
  • Onuradunak honako hauek bete behar ditu desgaitasunaren aldetik:
  • Gutxienez %33ko ezgaitasuna aitortua izatea. Gainera, gutxienez 9 puntu edo gutxienez %45 bat lortu behar du garraiobide kolektiboak erabiltzeko eragozpenak zehazteko baremoan.
  • Desgaitasun intelektuala edo adimen gaixotasunak ezin dio eragotzi bere kabuz bizi ahal izatea. Desgaitasun psikikoa ezin da izan %60koa edo hori baino handiagoa.

Argibide gehiago nahi izanez gero, udaleko gizarte langilearen bulegora jo dezakete herritarrek.

Informazioa elebidun.