Deialdia: Mugikortasun urriko pertsonei zuzendutako taxi zerbitzua

Urteko laguntzen deialdia atera da mugikortasun urriko pertsonek taxi zerbitzua garraiobide alternatibo gisa erabili ahal izan dezaten. Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urriaren 30ean amaituko da.

Onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Gutxienez 12 urte izan behar dituzte
  • Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez urtebetez jarraian eta eskabidea egin baino lehenagokoan.
  •  Ohiko etxebizitzatik kanpora joan-etorriak egiteko ezinduta ez egotea.
  • Onuradunak honako hauek bete behar ditu desgaitasunaren aldetik:
    • Gutxienez %33ko ezgaitasuna edo mendekotasun egoera aitortua izatea eta gainera, gutxienez, 7 puntu edo gutxienez %25 bat lortu behar du mugikortasun baremoan, edo puntuazio horien baliokidetasuna mendekotasunaren aitortzan.
    • Desgaitasun intelektuala edo adimen gaixotasunak ezin dio eragotzi bere kabuz bizi ahal izatea. Desgaitasun psikikoa ezin da izan %60koa edo hori baino handiagoa.

Argibide gehiago nahi izanez gero, udaleko gizarte langilearen bulegora jo dezakete herritarrek.

Informazioa elebidun.

Albiste gehiago →