Debagoieneko Kirol Sarietan Aitor Ugarte da gure hautagaia
Urtarrilaren 28an banatuko dituzte Debagoieneko Kirol Sariak, eta aurtengoa, bigarren edizioa izango da. Bergaran, Seminarixoan egingo da sari banaketa, 19:00etan.
Debagoieneko Udal bakoitzak herriko kirol talde, kirolari edo eragile bat sarituko du. 2019ko kirol talderik onenari saria, sari berezia eta kirol ibilbidearen saria emango dute. Ahaztu barik, Herritarren Saria egongo dela. Debagoieneko kazetariz eta kirol teknikariz osatutako epaimahaiak honako hamar hautagaiak aukeratu ditu:
Aitor Ugarte, Oihana Kortazar, Aitor Zabaleta, Oihana Aldai, Beñat Rezusta, Uxue Oses eta Maddalen Etxegarai, Garazi Estebez, Mikel Aristi, Maialen Axpe eta Mikel Linazisoro dira Herritarren Sarirako hamar hautagaiak.
Arramaioko Udalak Aitor Ugarte izendatu du saridun izateko hautagai eta herritarren saria izango denez, bozkatu egin beharko da; hemen eman daiteke botoa, urtarrilaren 23ra arte.