Dantza klaseak presentzialak izango dira berriro

Honela dio dekretuak:
«Dantza-talde ez-profesionalen entseguei berrekitea baimentzen da, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak».
Beraz, prebentzio neurriak mantenduta, ostegun eta ostiraletako dantza klaseak berriz ere kiroldegian egingo dira, betiko taldeak eta ordutegiak errespetatuta.
Horrez gain, musika entsegu eta klaseei dagokionez, semiprofesional edo profesionalek bakarrik dute baimena.
Dekretua osorik:
- 2021/01/12 – DEKRETUA – Prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuta. – OHIKO GALDERA ETA ERANTZUNAK.