Covid ziurtagiria dela eta, azken arauak

Aste honetan izan diren aldaketak kontuan hartuta, Covid Ziurtagiri Digitala honako establezimendu hauetan sartzeko derrigorrezkoa izango da:

  • Diskotekak.
  • Dantzalekuak.
  •  Ikuskizunak dituzten dantzaleku edo jai aretoak.
  •  Musika-tabernak.
  • Karaokeak.
  • 50 lagunetik gorako jantoki-plaza baimenduak dituzten jatetxeak.

22:00etatik aurrera, pub, disko-taberna eta taberna berezietan eskatu behar izango da.

Horrez gain, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2022ko otsailaren 1eko autoaren arabera, EZ da derrigorrezkoa izango COVID Ziurtagiri Digitala eskatzea gainerako establezimendu eta instalazioetan. Beraz, gure kasuan ez da derrigorrezkoa izango kiroldegian eta kultura etxean sartzeko.

Kontsultatu dokumentu honetan irizpideak osorik:  2022.02.02 Ertzaintzaren Irizpideak Oharra

Albiste gehiago →