COVID-19ari aurre egiteko laguntza bereziak atera ditu Jaurlaritzak
COVID-19aren pandemiari aurre egite aldera enpresen kaudimena bultzatzeko aparteko laguntzak onartu ditu Jaurlaritzak. Pertsona autonomoei (enpresaburuei eta profesionalei) zuzendutako laguntzak dira.
Aurreko apartatuan adierazitako zenbatekoa dirulaguntzen hiru lerrotan banatzen da:
- a) 1. Lerroa, 42.000.000 euroko zuzkidurarekin, 3.1.a) eta b) artikuluan bildutako enpresaburu indibidual eta profesional autonomoei eta entitateei zuzendua, baldin eta gehienez 3.000 euroko laguntza jaso nahi badute, 8.2.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
- b) 2. Lerroa, 168.000.000 euroko zuzkidurarekin, 1. Lerroan bildu gabeko enpresaburu indibidual eta profesional autonomo eta entitateetarako, baldin eta 2020an 10 milioi euro edo gutxiagoko eragiketa-bolumena izan bazuten eta sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen ez bazuten.
- c) 3. Lerroa, 7.997.300 euroko zuzkidurarekin, 1. Lerroan eta 2. Lerroan bildu gabeko pertsona eta entitateek egindako eskabideei erantzuteko, betiere deialdi honetan ezarritako betekizunak eta bestelako hautagarritasun-baldintzak betetzen badituzte.
Diru-laguntza hauen inguruko informazioa osorik kontsultatzeko:
https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2021003791