Martxan da aurtengo Kulturgura lehiaketa. Gorbeialdeko Kuadrillak antolatuta, proposatu den galdera sorta asmatu behar da eta horren arabera, oparien zozketan sartzeko aukera egongo da.

Zazpi galdera asmatu behar dira eta erantzunak udaletxean entregatu beharko dira, datorren abenduaren 9a baino lehen.

Sariak:

  • 100 euronako bi bono kirol materialetan gastatzeko.
  • 100 euronako bi bono liburudenda batean gastatzeko.

Zozketa abenduaren 16an egingo da eta saridunei jakinaraziko zaie. Erantzun zuzenak Kuadrillako webgunean jarriko dira.

Kontsultatu galderak hemen!

 

November 6 @ 09:00 — December 9 @ 14:10
09:00 — 14:10