Gaba baltza ospatuko da

Guraso elkartea eta San Martin eskolaren ekimenez, aurten Gaba Beltza ospatuko da Domu Santu egunaren bueltan, urriaren 31n zehazki.

Izan ere, egun hau dela eta badira erritu ezberdinak Europan eta baita Euskal Herrian ere. Esate baterako, kalabazak eta arbiak hustu, mozorratu… Modu honetan, festa hau ospatuko da gure modura.

Aramaion hauxe da prestatu den egitaraua:

17:00 – mozorro tailerra, Kultura Etxean. Etxetik arropa zaharrak ekartzea gomendatzen da. Ondoren kalea ere apainduko da.
18:30 – ipuin kontalaria, Kultura Etxean. Aitor Vinagret-ek zuzenduko du saioa.
19:15 – kalejira, kultur etxetik plazara. Ondoren, plazan dantza saioa egingo da. Eta bukatzeko Edabe magikoa eskainiko da.

Programa PDF deskargatu

octubre 31 @ 17:00
17:00 — 21:00