CHCaren jakinarazpena argiaren prezioa dela eta

CHC da argi-banatzaile txikien komertzializatzailea, baita Aramaioko Udalarena ere. Argiaren prezioa dela eta oraintsu publikatu diren igoera eta bestelako aldaketen aurrean, «bezeroengan ahalik eta inpaktu txikiena eragin nahi du».

Hori dela eta, printzipioz ekainaren 30a bitartean orain arteko tarifak mantenduko ditu. Eta aurrera begira, ezarriko diren bestelako plan edo tarifak bezeroen artean jakinaraziko dira. «Helburua, bezero bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta, neurrira egindako tarifak aplikatzea izango da, ahalik eta abantaila handiena eskainiz».

Albiste gehiago →