Hitzaldia: Aramaioko egoera eta aukera energetikoak

Apirilaren 23an Aramaioko egoera eta aukera energetikoei buruzko saioa izango da, 18:30ean, kultur etxeko areto nagusian. Aritz Ameztegik, Debagoiena 2030eko teknikariak, gidatuko du. Saio honek hainbat helburu ditu. Batetik, “Aukera Energetikoak” izeneko proiektuan egindako azterlanaren emaitzak jakinarazi nahi dira. Azterketa horretan, Aramaiok autokontsumorako energia berriztagarria sortzeko zer gaitasun duen neurtu da, udalerriko eraikinen egoera eta…

Leer más

Puntu berde mugikorra Ibarran bihar

Apirilaren 16an, 11:00etatik 13:00ak bitartean, puntu berde mugikorra Ibarran izango da. Hileko 3. astearteetan egoten da kamioia Ibarran. Auzoetako egutegia. Puntu berdea etxeko hondakin bereziak jasotzen dituen zerbitzua da. Hauek jasotzen ditu, adibidez: motor eta etxeko olioa, bonbillak, fluoreszenteak, garbiketarako produktuak, erradiografiak, aerosolak, pinturak eta disolbatzaileak, belar-hiltzaileak eta intsektizidak, mugikorrak, tinta-kartutxoa, zuntzak eta pilak.

Leer más

Mugikortasunari buruzko bilera irekia datorren asteazkenean

Aramaioko Udalak bilera ireki baterako deia egiten du mugikortasunaren gaia lantzeko. Apirilaren 17rako egin da hitzordua, 18:00etan, pleno aretoan. Honakoak landuko dira, besteak beste, bidegorriaren beharra, autobus zerbitzua, bizikletak eta motordun auto elektrikoak.

Leer más

Aire! dokumentala apirilaren 21ean

Arratia bailararen bihotzean, 13 gaztek Maurizia Aldeiturriagaren musikan oinarritutako musika-pieza bat sortuko dute. Maurizia, XX. mendearen hasieran euskal musika herrikoia goitik behera aldatu zuen panderojole ikonikoa izan zen. Apirilaren 21ean izango da emanaldia, 19:000ean, kultur etxean.  

Leer más

Martxan da ipuin eta mikroipuin lehiaketa!

Badator 2024ko ipuin eta mikroipuin lehiaketa Txirritolaren eskutik. Apirilaren 24ra arte egongo da aukera lanak liburutegian aurkezteko. Animatu! Oinarriak hauexek: 1- Lehiaketa honetan edozein aramaioarrek parte har dezake. 2- Ipuinak eta mikroipuinak euskaraz eta argitaratu gabeak izan beharko dira. 3- Pertsona bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du. 4- Gaia librea izango da. 5- Lanen…

Leer más

Lurrikara: gazteentzako inkestak

Gasteiztik kanpoko Arabako udalerrietan bizi diren 14-30 urteko gazteentzako zuzenduta dago Lurrikara programa. Gazteen errealitatea zein den ezagutzeko eta behar zein interesak jasotzeko, inkesta hauek prestatu dituzte. Herriko gazteak animatzen ditugu inkesta hauek betetzera, horietatik jasotako informazioarekin behar eta interes horiek asetzea baita Lurrikararen helburu nagusia. 24-30 urte 18-23 urte 14-17 urte Lotutako albisteak.

Leer más

Herri Kirolen Topaketa zapatuan

Apirilaren 13an, Leintz Eskola Kirolaren eskutik, Herri Kirolen topaketa izango da Aramaioko frontoian. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzako ekintza hau 10:00etan hasi eta 12:00ak arte luzatuko da. Leintz Eskola Kirolaren asteburuetako ekintzei buruzko informazioa: leintzeskolakirola.eus

Leer más

Velez de Mendizabalen blogean:  Becerro de Bengoa eta Aramaioko euskal izenak

Hots begi Danbolinak blogean, Becerro de Bengoaren lanari buruz idatzi du Velez de Mendizabalek. Historia eta Arte Ederretako akademikoa izan zen Becerro de Bengoa eta Aramaioko erroak zituen. 1882an, “Revista Contemporánea” aldizkarian, Aramaioko leku-izenen etimologiari buruz jardun zuen. Hainbat izenen jatorria azaldu zuen, batzuetan modu ez oso zientifikoan. Becerro de Bengoak esan zuen, adibidez, “Aramaio”…

Leer más

Errenta aitorpena euskaraz

Gaur hasi eta ekainaren 25era arteko epea dago 2023ko errenta aitorpena egiteko. Aramaioko Udalak herritarrak animatu nahi ditu izapidea euskaraz egitera. Behean dituzue aukera desberdinak: AUTOLIKIDAZIO PROPOSAMENA Jasotako proposamena onartzerakoan, telefonoz zein internet bidez, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu. MEKANIZATUA Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu ogasunarekin harremanak euskaraz izan…

Leer más