Bizikletaren jaia domekan Murgian

Otsailaren 5ean, Araba Bizikletaz ekimenaren baitan, bizikletarekin lotutako jaiaz gozatzeko aukera izango da Murgian. Goizean zehar (10:00-14:00) askotariko ekintzak daude antolatuta haur zein helduentzat: bizikleta elektrikoan ibiltzeko aukera, marrazketa tailerra, bizikletaren oinarrizko mekanikako tailerra, gymkana eta abar.

Horrez gainera, Arabako bizikleta bideen etorkizuneko sarearen berri jasotzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Sare horren bidez bermatu nahi da lurraldeko udalerri garrantzitsuenen artean eta inguruko enpresa eta hezkuntza poloen artean bizikletaz segurtasunez ibili ahal izatea.

Arabako Aldundiak antolatutako kanpaina honen helburua da herritarrak lantokira edo ikastetxera bizikletaz joan daitezen sustatzea. Sei jai egun antolatu dira guztira; Murgiakoa bigarrena da, urtarrilean Agurainen egin baitzen. Hemen hurrengo hitzorduak:

  • Otsailak 5 (Jai Alai, pilotaleku zaharra).
  • Otsailak 12 (Aldai plaza).
  • Langraiz Oka. Otsailak 19 (José Miguel Barandiaran Eskola).
  • Santikurutze Kanpezu. Otsailak 26 (Udal pilotalekua).
  • Martxoak 5 (Plaza Nagusia).