Bizi gira… kutxa bira! Aramaiora iritsiko da asteartean

Argentinatik abiatu eta Euskal Herri osoa zeharkatuko duen egurrezko kutxa bat da Kutxa Bira ekitaldiko protagonista nagusia. Euskal Herriko itzulian Aramaion be egingo du geldiunea, datorren asteartean.

Goizean jasoko dugu kutxa Aramaion eta eskolako haurrek egingo diote ongi-etorria. Eta arratsaldez egingo da ekitaldi nagusia parkean, herritarren parte hartzearekin.

Aramaioko aldarrikapena

Herri bakoitzak kutxa barruan sartuko du fisikoki aldarrikapena eta Aramaiokoa osatzeko, herritarren aportazioa jaso nahi da, honako email honetan: aramaixokutxabira@gmail.com

Ekitaldia asteartean

Asteartean arratsaldeko 18:30etan hasiko da ekitaldia, modu xumean egingo dena, Aramaioko parkean. Ekitaldia herritarren parte-hartzearekin osatuko da:  trikitixa doinuak, dantza plaza, bertsoak, Amets Arzallusek idatzi duen manifestu orokorra…

 

Albiste gehiago