Bizente Goikoetxearen eskultura berriro erasotu da

 

Tamalez, parkean kokatuta dagoen Bizente Goikoetxearen eskultura berriro erasotu da eta momentu honetan sudurra eta belarria ditu apurtuta.

Aramaioko Udalak salatu nahi ditu horrelako jarrerak, beste behin ere.

Bizente Goikoetxearen eskulturak zentzu berezia du bere egilearentzat, Lorenzo Askasibar, baita Aramaioko herriarentzat ere.

Lorenzo Askasibarrek, 1955ean egin zuen eskultura hau, Amaioko musikaria omentzeko. 2016an eraberritu eta inauguratu zen ekitaldi publikoan. Ordutik hainbat eraso jasan ditu eskulturak eta guztiak konpontzeko diru publikoa erabili da. Beraz, kaltea ez zaio bakarrik obrari egiten.

Albiste gehiago