Bixente Goikoetxearen omenezko horma pintura Gasteizen
Bixente Goikoetxeak bere omenezko horma pintura bat du Arabako hiriburuan martxo erdialdetik. Aleksei Lacalle artistarena da obra, eta Bengoa gestoriaren kanpoaldean dago, Bixente Goikoetxea kalean. Lanaren aurkezpenean egon ziren, besteak beste, Gorka Urtaran; Gasteizko alkatea; Kristina Etxenausia, Aramaioko alkateordea; eta urrezko zeledoien lehendakari, Josemari Velez de Mendizabal.