Bixente Goikoetxearen estatua berriztuko da

 

Bixente Goikoetxearen estatua parkean kokatuta dago. 2016. urtean artista aramaioar honen heriotzaren 100.urteurrena ospatu zen eta estatuaren egoera ikusita guztiz berriztu zen eta aurten hil den Lorenzo Askasibar eskultoreari omenaldi bat egin zitzaion. 2018. urtean estatua honi konponketa batzuk egin zitzaion ganberrada batzuk jasan zituelako.

Aurten Foru Aldundiko Kultura Sailak horrelako gauzak berriztu edota konpontzeko diru laguntza atera duenez, Udalak diru laguntzara aurkeztu eta %80ko diru laguntza eskuratu du estatua berriztu eta txukuntzeko. Honek 3.473,31€ko kostua izango du beraz, baina horretarako 2.778,64€ko diru laguntza lortu da.

Lanak asteartean hasiko dira eta ARTYCO enpresak egingo ditu.

 

Albiste gehiago