1843an Aramaioko Atxin baserrian gertatutako krimena

Jose Mari Velez de Mendizabalek bere blogean Oletako Atxin baserrian 1843ko egun batean gertatu zen krimena jasotzen du, Madrileko “El Español” egunkarian jasotakoa, 1845eko azaroaren 30eko zenbakian.

Gertatutakoa, hiltzailearen datuak eta ondorengo epaiketa ere aipatzen du Jose Marik artikuluan. Hala ere, badirudi istorio honek jarraipena izango duela beste artikulu batean, izan ere, oraindik ez dakigu nola amaitu zen epaiketa.

Artikulua: Aramaioko Atxin baserriko krimena (2tik lehena)

 

Albiste gehiago →