Bitxikeria: «Ume abandonatua Aramaion»

Jose Mari Velez de Mendizabalek argitaratu du bere blogean artikulu hau. Bitxikeri bezala ekartzen dugu gure webgunera, Aramaion gertatu baitzen gertakari hau, 1885 urtean.

«Ume jaio berri abandonatuen soka luzea da, mutur batetik historiaren gauean galtzen dena, eta bestetik… gaur egunera arte heltzen dena, orduro luzeagoa eginez. Gaurko istorioak XIX.aren Aramaiora garamatza. Adibide bat da, besterik ez, guraso ezezagunetako haurren errealitatea ilustratzen duena.

Ohi zuen moduan, Aramaioko Karitateko Batzordea 1885eko abenduaren 10ean bildu zen, Domingo Uribarren herriko alkatearen lehendakaritzapean. Basilio Garate, Manuel Maria Etxebarria, Bizente Aranguren, Bizente Jauregi, Bernabe Kortazar herriko erretorea eta Roman Mendibil Aramaioko mediku-zirujauak osatzen zuten batzordea. Egun hartan puntu bakar bat aztertu zuten eta, aktan agertzen den bezala aldatuko dut hona, irakurlea garai haietara hurbiltzen lagungarria gerta daitekeelakoan. Begira:

Jarraitu irakurtzen: https://txemax3.blogspot.com/2020/04/ume-abandonatua-aramaion.html

Albiste gehiago →