“Bittor Kapanaga izena eta izana” ekitaldirako sarrerak salgai
Musika astearen barruan “BITTOR KAPANAGA izena eta izana” ekitaldia izango dugu ekainaren 7an, Xabier Amuriza, Gontzal Mendibil eta Joseba Sarrionandiaren eskutik
Bittor Kapanaga, Otxandio: 1925-2025: Bere jaiotzaren mendeurrena betetzen den honetan, Xabier Amuriza, Joseba Sarrionandia eta Gontzal Mendibilek aukeztuko diguten ekitaldi honetan, Bittor Kapanagaren ondarea ezagutzeko aukera ederra izango dugu. Kantu kontari izango ditugu hirurak.
Ondo ezagutzen zuten Xabierrek, Josebak eta Gontzalek eta kontuka eta kantuka, nor zen Bittor, ze ekarpen ugari ekarri zizkigun azalduko digute.
Bere “Erro eta Garan” euskararen aztarnak ikertu eta arakatu zituen Kapanagak. Gure hizkuntzak daukan zentzu matriarkala begibistan jarriz eta gurera ekarriz beti ere, zientzia harturik bidetzat.
NOIZ: Ekainaren 7an, 19:00etan
NON: kultur etxean
SARRERA: 3 € (Jasotako dirua musika etxera bideratuko da). Hemen
Sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira.
Aforo mugatua
