Binakako bertsolari txapelketa: sailkapena eta hurrengo saioak
Asteburuan bi saio egin dira Arabako binakako bertsolari txapelketaren barruan, Izarra eta Araian.
Izarran, Iñaki Viñaspre eta Unai Andak lortu dute puntu gehien, 469 puntu.
Puntuazioak ondorengoak izan dira:
- Iñaki Viñaspre eta Unai Anda: 469 puntu
- Felipe Zelaieta eta Xabi Igoa: 453.5 puntu
- Andere Arriolabengoa eta Xabier Antia: 426 puntu
Eta Araian, berriz, Manex Agirre eta Martin Abarrategik lortu dute puntu gehien, 474 puntu.
Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
- Martin Abarrategi – Manex Agirre : 474 puntu
- Peru Abarrategi – Beñat Garaio : 469 puntu
- Eli Zaldua – Aitor Ugarte: 434 puntu
Hurrengo saioak
Datorren larunbatean, hilaren 24an, Oionen, hirugarren final laurdena jokatuko da. Bertan izango diren bikoteak, honako hauek:
Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak.
Finalerdiak:
- Maiatzak 8, Amurrioko antzokia. 17:30
- Maiatzak 9, Gasteizko Felix Petite Antzokia. 17:30
Finala:
- Maiatzak 22, Legutioko kiroldegia. 17:30