Bilera irekia: Pintura lehiaketa eta margolanen erakusketa
Urtero bezala, Aramaioko Udalak pintura lehiaketa antolatu nahi du. Herriko artisten partehartzea indartzeko, lehaiaketaren funtzionamendua aldatu nahi da herritarrei erakargarriagoa egiteko.
Bileraren helburua izango da, pintura lehiaketa antolatzeko proposamenak partekatu eta ekarpenak jasotzea.
EGUNA: Maiatzak 7, asteazkena
ORDUA: 18:00
LEKUA: Pleno aretoan
Bilera honetara ere, Aramaioko margolariak gonbidatu nahi ditugu, egindako lanen erakusketa bat antolatzeko.
Animatu!