Bilera irekia: Mendiko urak, kontagailuak eta kanona

Gipuzkoak EHNEk bilera irekia antolatu du Elgetan, interesa izan dezaketen herritarrentzat, bereziki baserritarren eta gaiarekin zuzenean edo zeharka eraginda egon daitezkeen pertsonentzat.

  • Gaia: Mendiko urak, kontagailuak eta kanona
  • Eguna: Ekainaren 22a
  • Ordua: 18:30ean
  • Lekua: Elgetako Kafe Antzokia

Azken aldian kezka eta zalantza ugari sortzen ari diren gaiak dira hauek, eta bileran informazioa partekatu, egoeraren inguruan hausnartu eta parte-hartzaileen iritziak eta ekarpenak jasotzea izango da helburua.

Albiste gehiago →